Zer da Komedialdia?

Umorearen testuinguruan Araban honezkero martxan diren egitasmoen arteko hartu-emanak sustatzeko xedez jaio den umore jaialdia da Komedialdia.

Umoreak pertsonon bizitzan duen garrantziaz eta honen funtzio terapeutikoaz jabetzea du helburu. Umorearen bitartez sortutako aldarte positiboak gure osasun fisiko eta mentala hobetzen  ditu.

Komedialdiak arlo ezberdinetako elkarlan sarea sortu nahi du, hala nola: kultura, ekitaldiak, osasuna eta pertsonon ongizatea enpleguaren sustapena eta ekonomiaren berreskuratzearen bitartez. Eta hau dena, umorea kohesio-tresna gisa erabiliaz.

Zergatik umore gehiago?

Ziurgabetasun eta krisi garaietan umorea ezinbestekoa da.

Orain ala inoiz ez? Orain eta beti!

  • Gizartearen arlo guztietan (osasuna, hezkuntza, kultura, ekonomia, politika, aisia, …) umorea dugu gakoa eta sendabidea.

  • Gizakiak umorea behar du zailtasun, kezka eta arazoak gainditzeko.

  • Kultur ekimenak osasun eta higiene neurri zorrotz eta eredugarriekin garatzen ari dira.

  • Gure formatuak, hiriko gune ezberdinetan mikrosaioak egitea ahalbidetzen du, kalean zein barruan.
  • Jasangarritasun printzipio guztiak betetzen ditugu, ingurumen, gizarte eta ekonomiaren kontzientziazioa landuz. Asko zigortutako sektorean lana sortzen dugu, ondorio ekonomiko eta sozial ezkorrak pairatzen ari diren pertsonengan ongizatea bultzatuz.