Baina Komedialdia ez da hemen amaitu… hasi besterik ez du egin…

Laster gatoz umore gehiagorekin!

KOMEDIALDIAREN DATUAK

Mila esker amets hau posible egiteagatik!

6

Egun

28

Ekitaldi

1000

Pertsona baino gehiago parte hartzen

Zergatik umore jaialdi bat 2021ean?

… Eta zergatik ez?

Bizitza…

Noizean behin, bizitzak errusiar mendia dirudi. Bere gorabeheretan erabakiak hartzen ditugu, batzuetan egokiak eta beste batzuetan ez hainbeste. Baina horiek guztiek gure bidea markatzen dute. Erabakiek, askotan oharkabean bulkadek edo sentsazioek gidatuak, egungo egoerara ekarri gaituzte.

Joan den astean, bidegurutze batean, bat egin nuen gogoeta hau egin zidan lagun batekin. Orain, berak, umorearen bidea aukeratu du, eta Gasteizerako jaialdi berri bat antolatzen ari da, “KOMEDIALDIA”.

Beste behin ere, aurkitutako bideak; ni ere, kasualitatea, orain dela urte batzuetatik hona ari bainaiz umoreari buruz ikertzen.

“A day without laughter, is a day wasted”, “Barre egin gabeko egun bat, egun galdua da”, zioen Charles Chaplinek.

Barrea osasuna da. Barrez lagunak egiten ditugu. Irribarre batekin bakarrik 12 gihar mugitzen ditugu. Ez dizut kontatu nahi barre algaraka ari garenean!. Eta…, “muxu baten truke”. Haurtzaroan, egunean 300 aldiz barre egiten dugu, helduaroan, berriz, 30 baino ez. Bide luzea
dugu atzera egiteko!.

Has gaitezen motorrak berotzen, laster barre gehiago egingo duen hiria izan gaitezen. Eskerrik asko, laguna, ekimen honengatik.

Belén Fernández de Retana Ochoa, Kultur kudeatzailea

Egunerokoa umorez bizitzea sendagarria da oso, are gehiago garai gris honetan.

Pozgarria da umorea balioan jartzeko sortu den jaialdia ate joka izatea, umorearen garrantziaz eta potentzialaz egunero gogora gaitezen, eta onurak kolektiboki goza ditzagun.
Ane Pedruzo Redondo, Jakinmin askoduna, tartean komunikazioa, euskara eta kultura

Beti esaten da, egoera zail baten aurrean: “Hartu ezazu umorez!”

Eta egia da, funtzionatzen du! Aurten pasatzen ari garen egoera dela eta, inoiz baino aproposagoa da maiatzean datorkigun jaialdi berri hau, bertakoa eta bertakoentzat. Danok behar dugu barre eta umore “txutea” eta… Gora Komedialdia! Urte askotarako!
Itziar López de Luzuriaga, Diseinatzaile grafikoa

Zer gogoa komedialdia hasteko!

Beste edizio asko etortzea espero dut, behar dugu eta!
Kilometro zeroko umorea, ez dakit plan hoberik egon daitekeen birus askoren artean.
Rosana Larrauri, Kultur kudeatzailea

Umorea, nahigabe inoiz asmatu den suntsipen handiko armarik boteretsuena da.

Existitzen den joku kolektiborik handiena da, non edozeinek parte hartu ahal duen. Nahita ere, gizakioi ezinezkoa zaigu umorearen hatzaparretatik alde egitea, honen bitartez konturatzen garelako ez garela hain txarto bizi eta bizitza ez dela hainbesterako. Baina beno, zer dakit nik, ez naiz medikua, beste umoregile bat baizik.
Eñaut Zuazo, Komikoa eta gidolaria

Komedialdian parte hartu

Publiko bezala

Ekitaldi ezberdinetan zure gustukoena bilatu!

EGITARAUA IKUSI

Protagonista bezala

Komedialdian zerbait proposatu nahi? Esaiguzu!!!

JARDUN NAHI DUT

Laguntzaile moduan

Laguntzeko prest? Jarri gurekin harremanetan.

LAGUNDU NAHI DUT

Gehiago jakin nahi duzu?

* Beharrezko eremua

Buletina jaso nahi dut (aukeratu hizkuntza):

Le informamos conforme a lo previsto en el RGPD de 27 de abril de 2016 y la Ley Orgánica 3/2018 del 5 de diciembre de 2018 que Asociación KomedialdiAraba Elkartea, recaba y trata sus datos de carácter personal, con la finalidad del mantenimiento y gestión de la relación con las personas usuarias, así como las labores de información. Usted da su consentimiento y autorización para dicho tratamiento. Conservaremos sus datos de carácter personal únicamente el tiempo imprescindible para gestionar nuestra relación. Podrá ejercitar los derechos de acceso, rectificación, supresión, limitación, portabilidad y oposición dirigiéndose a C/ Valladolid, 2, 1ºE, 01002 Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava), e-mail: info@komedialdia.com. Komedialdia utiliza Mailchimp como plataforma de márketing. Al aceptar la política de privacidad acepta que su información se transferirá a Mailchimp para su procesamiento. Obtenga más información sobre las prácticas de privacidad de Mailchimp aquí.