Komedialdiak publiko anitzerako askotariko programazioa gauzatzen du.
Komedialdiak ospe nabarmena emango dio Vitoria-Gasteizi “hiri-marka” ekimen gisa. Kalitatezko ekonomia susperdura suposatuko du 2020an hain zigortutako Arabako kultura, merkataritza, turismoa eta ostalaritza sektoreentzat.
2020an ondo baino hobeto ikasi dugu osasunari eman behar zaion garrantzia.
Gure gorputza zaintzeaz gain, gure burua ere zaindu behar dugu datozen hilabeteetan edo urteetan etor dakigukeenari aurre egiteko.
Umorea gizarte osasuntsu, indartsu eta zoriontsuagoa lortzeko tresnarik eraginkorrena izango delakoan gaude.
Umoreaz serio hitz egiteko jardunaldiak
Hitzaldiak, mahai-inguruak, elkarrizketak,… osasuna, kultura eta umorearen profesionalen eskutik.
Umoreguneak
Gune ezberdinak askotariko ikuslegoarentzat.
Era ezberdinetako ekitaldiak askotariko ordutegietan: Txotxongiloak, antzezlanak, komedia, klown-a, rock musika, bertsolariak…
Gune publiko zein pribatuetan.
Umorekalean
Hiriko puntu ezberdinetan kokatutako umore guneak.
Kalean egingo diren formatu anitzetako ikuskizunak eta ekitaldiak: antzerkia, komedia, clown-a, rock-a, bertsolaritza…
Gune pribatu eta publikoetan
Elkartasunezkoa
Buru-osasuna zaintzeko garrantziaz jabetzeko, eta krisi eta ziurgabetasun garaian laguntza lana egiten duten elkarteak bistaratzeko elkartasun ekintzak.